Comparez les tarifs

Réservez votre séjour

Au meilleur prix en direct par notre site

Moteur de réservation

Réservez en direct au meilleur prix





powered by novaresa

gure zerbitzuak

BIOLOGIKOA, BERTAKOA ETA KALITATEZKO

GOSARIA

Gure ustez, gosaria eguna ongi hasteko une garrantzitsua.

Horretarako bertako edo bio mozkin gozoz osatu buffeta eskaintzen dugu. Eta gosariaren plazera areagotzeko, saloian, veranda pean edo lorategian zerbitzatuko dugu. Eta guzti hori prezio ezin hobean : 9,50€ (6,50 € 5 eta 12 urte arteko haurrentzako  – 4 urte arte urririk). Gosaria logelara eraman dezakedu kostu gehigarririk gabe.

Gure gosaria janari mahai zukratu batez osatua da:

  • Bio arabica kafea
  • Ingeles breakfast tea, earl grey edo berdea, bio eta bidezkoa
  • Sarako Xalarriko bordako esne osoa eta jogurta
  • Azkaineko erlezainaren eztia
  • Ondare Biziaren Enpresa den Andresy Etxeko erreximenta
  • Donibane Lohizuneko Labechiloa okindegiko ogi
  • Ezpeletako Antton txokolategiko pasta hedagarria
  • Merkatuko fruitu freskoak
  • %100 fruitu jusezko laranja eta sagar jusa.
  • Van Houten txokolatea, fruitu idorrak, deskafeinatua, txikoria, Euskal pastela
  • Eskatuz gero eta gehigarri gisa, arroltzeak, Baionako xingarra, xingar egosia, Euskal Herriko gasna manatzen ahal dituzue.
EUSKAL ETA FRANTSES SUKALDARITZA – FRANCIS BERGOUNIOUX CHEFAREN ESKUTIK ETXEAN EGINA

JATETXEA

Gure jatetxean etxeko euskal eta frantses sukaldaritzen jakitatea eta ondarea biziarazten ditugu.

Familia pentsioaren espiritua atxiki dugu eta zerbitzu bakoitzean menu berria eskaintzen dizuegu. Honela, egun berean prestatu jakiak proposatuko dizkizuegu, kalitatezko produktuekin: Donibane Lohizuneko legatza, Axoa, Zuraideko haragiak… etxeko desertak.

Apiril erditik azaro hastapenera, pentsio erdian edo bazkari soila hauta ditzakezu.
2021eko eskaintza berria: piknik bazkariak:
Piknik buffetan nahi duzun osagaiekin osatuko duzue piknik saskia
Haurrak ongi etorriak dira. 5 eta 12 urte artean prezio berezi dute, eta 4 urte artekoek ez dute ordaintzen.
Eta, bistan dena, bakoitzaren gustu eta beharrei egokituko gara (gatzik gabe, glutenik gabe, arrainik gabe, haragirik gabe,…)

TOURISMOAREN AITZINDARIAK GARA. “HOTEL EKOLOGIKOA” 2000z GEROZTIK

MERKATU EKO-ARDURATSUA

LES GOELANDS hotela ingurunea zaintzen duen hotel eko-arduratsua da.

2000. urtean itun ekologikoa indarrean ezarri genuen, turismo arloan aitzindari izanez.

Egindako indar hori 2005ean saritua izan zen “Clef Verte” ziurtagiriarekin. Frantses estatuan ziurtagiria eskuratu zuten 5 lehenetan ginen eta Ipar Euskal Herriko lehenak.

Geroztik, ziurtagiri horri atxikirik, ekologiaren aldeko ekintzak etengabe hobetzen ditugu. Bide horretan, urte batzuk daramatzagu bizikleta elektrikoa eskaintzen Donibane Lohizune eta Lapurdiko kostaldea ezagutzera joateko.

2014az geroztik, Tripadvisor-ek “URREZKO ECOLEADER” izendatu gaitu.

LES GOELANDS hotela aukeratuz, Euskal Herriko ingurunearen aldeko keinua egitea erabakiko duzu.

Lapurdi Kostaldeko IEZI (Ingurumenerako Ekimen Zentro Iraunkorra) eta HEGALALDIA (hegaztien sorospen zentroa) laguntzen ditugu.

Plazer handiz proposatzen dizuegu gurekin batera gai hauetan ekintzaile izatera. Eko-turista zarenez geroztik, ez ahantzi dokumentuak, bateriak eta abar birziklatzea.

URRASPIDE EKOLOGIKOA

Solairu bakoitzean eta harreran paper eta egunkariak birziklatzeko ontziak daude (2017: 534 kg paper bildu ditugu).
Harreran ere pilak, bonbilak, tinta kartutxoak eta berinak biltzeko ontziak.
Berinazko botilen bereiztea (ardo eta laranja zuku botilak) (2017: 1,2 tona berinazko botila)
Sukaldeko olioen bereiztea
Koipeen bereiztea (koiperako ontzi berezia)
Kartoien bereiztea.
Plastikozko botila eta kontserben bereiztea

Komun eta sukaldeko paper birziklatuak.
Inprimatzeko paper birziklatuak
Fosfatorik gabeko garbiketa produktuak, ziurtagiri ekologikodunak.
Pilen ordez bateriak erabiltzen ditugu.
Bertako eta bio ekoizleei lehentasuna (kafe, te eta arno biologikoak, jogurt, gasna, eta eztiak Sara, Itsasu, Azkaine eta abarretik.
Bizikleta elektrikoak erabiltzen eta alokatzen ditugu.
Inbertsioak egiterakoan, ingurumenean duten eragina kontuan hartzen dugu (produktuen ikerketa edo aterabide ekologikoagoak bilatzen).

Banakako paketatzeak saihesten ditugu (erreximentak, azukrea, xaboiak eta xanpuak soltean).
Harrera liburuxka digitala (produktu ugari eskura dituzue harreran).
Paper orriak biltzen ditugu inprimatu ez den alde zirriborro gisa erabiltzeko (horrela %40 paper gutxiago erosten dugu).

Kontsumo txikiko bonbilak
Banakako termostatoak berogailuetan
Bainugelako esku-oihal eta oihalak eskariz garbitzen ditugu
Euri urak biltzen ditugu baratzea ureztatzeko
Eguzki ur-berogailu
Eraikinen isolamendu termikoa

APARKALEKUAK

Aparkaleku pribatuari esker, ez duzu Donibane Lohizunen aparkatzeko arazorik izanen

Un aparcamiento privado: una verdadera baza en San Juan de Luz. Al igual que en cualquier otro sitio, aparcar en San Juan de Luz, es un martirio.

Una vez instalado en el Hotel LES GOELANDS, aparque en nuestro aparcamiento privado gratuito y disfrute, andando, de San Juan de Luz y de su playa (300 m). Y para descubrir la Costa Vasca, súbase a nuestras bicicletas con asistencia eléctrica.

Nuestro aparcamiento dispone 15 plazas. El acceso al aparcamiento està reservado en primer lugar a nuestros clientes que se alojan durante varios dias. Le aconsejamos que :

  • Para estancia de 2 noches y +, de rexservat su plaza de aparcamiento (12.00 € / dia) al hacer su reserva.
  • Para estancia de una noche, reservar su plaza par teléfono el dia de su jjegada.

No podemos garantizarle une plaza de aparcamiento

También podrán aparcar de forma gratuita en las calles adyacentes.

El aparcamiento del Hotel LES GOELANDS es una verdadera baza.

BIZIKLETA ELEKTRIKOAK

Lapurdiko kostalde ezagutzeko leku ezin hobea

LES GOELANDS Hotela, Laguntza Elektrikoko Bizikletak proposatzen dizkizuen hotel bakarra.

Zuen desmartxa eko-arduratsuaren osagarri, gure Laguntza Elektrikoko Bizikleta berriak proposatzen dizkizuegu: eskaintza berdea eta bakarra Donibane Lohizune eta Euskal Herrian.

Euskal Itsasbazterra ezagutzeko gogoa baduzue, Laguntza Elektrikoko Bizikleta joan etorrietako ibilmolde ezin hobea da.

Bere 80km-ko autonomiarekin, Esukal Herriko bideak zuen erritmora irentsiko dituzue.

Bizikleta hauetara igan, zuen piknikako saskiak har itzazue eta goza itzazu euskal baserriko bide ttipiak. Begira, erreka bat edo itsasadar bat, hop, gelditzen gara piknikatzeko, balia gaitezen.

Gehienik 30km/orduko abiaduran ibiliko zarete. Azkenean paisaiez gozatzeko denbora ukanen duzue, auto ilaretan blokaturik egon gabe.

Orduan fite erreserba ezazue zuen Laguntza Elektrikoko Bizikleta

LORETEGIAK

LES GOELANDS hotelaren kanpo aldea eskura duzu lasai egoteko

Loretegiak LES GOELANDS Hoteleko lasaitasunaz gozatzeko

Ezkia edo platanoen itzalean pausatzeko gogoa baduzue

Gure etzaulkietan jar zaitezte eta zuen liburuan murgil zaitezte.

Beroegi da hondartzara joateko, orduan zuen haurrak eraman itzazue loretegietara, itzalera, eta gure etxola-Txirrista erabil ezazue.

Aperitifaren ordua da jadanik, utz itzazue zuen haurrak ping-pongean sutsuki jostatzen eta arratsalde bukaerako eztitasuna balia ezazue magnoliaren azpian.

Ulertu duzue, gura loretegiak zuentzat hor daude

Goza ezazue, balia zaitezte Donibane Lohizuneko auzotegi honen lasaitasun bakunaz eta utz ezazue zuen burua joatera.

GARBITEGIA

LES GOELANDS hotelean garbitegia ezartzen dizugu eskura

Familiarekin egonaldi luze baterako nola oinez edo bizikletaz etapa hemen egin behar baduzu, beti atsegina izaten da gelditzen zaren lekuan puskak garbitu ahal izatea.

Horretarako garbitegia ezarri dugu gure bezeroentzat. Bertan dituzue arropa garbigailua, idorgailua, aska, plantxa eta plantxatzeko mahaia.

Zerbitzu hau dohainik da.

LES GOELANDS hotelak bere bezeroak zaintzen ditu, euren egonaldi erraztuz.