Comparez les tarifs

Réservez votre séjour

Au meilleur prix en direct par notre site

Moteur de réservation

Réservez en direct au meilleur prix





powered by novaresa

ASTEBURUETARAKO ESKAINTZAK

LES GOELANDS HOTELA DONIBANE LOHIZUNE BETEAN

ASTEBURUETARAKO ESKAINTZAK

ASTEBURU ERROMANTIKOA

Har ezazue asteburu erromantikoa Donibane Lohizunen, itsasorako ikuspegi eta xanpainarekin. Xanpaina saskiaz goza ezazu hondartzan, itsasbazterreko bidexkan edo logelako balkoian itsasoari begira. Brunch-a logelan hartzea ere hauta dezakezu, bikote parentesia osoki bizitzeko. Gainera, igandean normalean baino beranduago ateratzeko aukera ematen dizuegu, momentu goxoa luza dezazuen.

 
Asteburu eskaintza sartzen dira:

EZAGUTZA EGONALDIA

Donibane Lohizune eta Lapurdiko kostaldea bizikleta elektrikoz ezagutzeko parada bikaina. Aukerak ez dira falta: Getaria eta Biarritz aldera “vélodyssée” ibilbidetik, edo bestela erlaitzetik Hendaia aldera, edo Lapurdi barne aldera Larrun eta Sara inguruetara. Hotelera itzultzea, zintzur bustitzea (aperitifa) sangria goxo batekin, hondartzan nola hoteleko lorategian; merezi duzue eta.

 
Asteburu eskaintza sartzen dira:

ITSAS ENOLOGIA EGONALDIA

 

Donibane-Ziburuko badiako uretan ontzen den EGIATEGIA arno ospetsua ezagutzeko aukera. Bati bururatu zitzaion arnoa ontzeko itsasoaren presioa eta sagailoaren mugimendua lagungarri izan zitezkeela. Usain eta zapore berriko arnoa da. Itsasbazterreko sotoan dasta dezakezue, pintxo batzuek lagundurik, edo hotelean afariarekin batera. Baina lehenik, gosea pizteko, zoazte badia inguruan ibiltzera.

Asteburu eskaintza sartzen dira:

RAVEL EGONALDIA (melomanoentzako)

 

Ravel Musikaldiaren karietara uda bukaerako giroaz gozatzeko aukera. Donibane Lohizunen goxoan paseatzeko, musika klasikoz giroturik. Masterclass-etan biharko artista onenak ezagutuko dituzue. Eta nazioarteko interprete onenen kontzertuak ere gozatzeko aukera izanen duzue.

Asteburu eskaintza sartzen dira: