Comparez les tarifs

Réservez votre séjour

Au meilleur prix en direct par notre site

Moteur de réservation

Réservez en direct au meilleur prix





powered by novaresa

TOURISMOAREN AITZINDARIAK GARA. “HOTEL EKOLOGIKOA” 2000z GEROZTIK

MERKATU EKO-ARDURATSUA

LES GOELANDS hotela ingurunea zaintzen duen hotel eko-arduratsua da.

2000. urtean itun ekologikoa indarrean ezarri genuen, turismo arloan aitzindari izanez.

Egindako indar hori 2005ean saritua izan zen “Clef Verte” ziurtagiriarekin. Frantses estatuan ziurtagiria eskuratu zuten 5 lehenetan ginen eta Ipar Euskal Herriko lehenak.

Geroztik, ziurtagiri horri atxikirik, ekologiaren aldeko ekintzak etengabe hobetzen ditugu. Bide horretan, urte batzuk daramatzagu bizikleta elektrikoa eskaintzen Donibane Lohizune eta Lapurdiko kostaldea ezagutzera joateko.

2014az geroztik, Tripadvisor-ek “URREZKO ECOLEADER” izendatu gaitu.

LES GOELANDS hotela aukeratuz, Euskal Herriko ingurunearen aldeko keinua egitea erabakiko duzu.

Lapurdi Kostaldeko IEZI (Ingurumenerako Ekimen Zentro Iraunkorra) eta HEGALALDIA (hegaztien sorospen zentroa) laguntzen ditugu.

Plazer handiz proposatzen dizuegu gurekin batera gai hauetan ekintzaile izatera. Eko-turista zarenez geroztik, ez ahantzi dokumentuak, bateriak eta abar birziklatzea.

URRASPIDE EKOLOGIKOA

Solairu bakoitzean eta harreran paper eta egunkariak birziklatzeko ontziak daude (2017: 534 kg paper bildu ditugu).
Harreran ere pilak, bonbilak, tinta kartutxoak eta berinak biltzeko ontziak.
Berinazko botilen bereiztea (ardo eta laranja zuku botilak) (2017: 1,2 tona berinazko botila)
Sukaldeko olioen bereiztea
Koipeen bereiztea (koiperako ontzi berezia)
Kartoien bereiztea.
Plastikozko botila eta kontserben bereiztea

Komun eta sukaldeko paper birziklatuak.
Inprimatzeko paper birziklatuak
Fosfatorik gabeko garbiketa produktuak, ziurtagiri ekologikodunak.
Pilen ordez bateriak erabiltzen ditugu.
Bertako eta bio ekoizleei lehentasuna (kafe, te eta arno biologikoak, jogurt, gasna, eta eztiak Sara, Itsasu, Azkaine eta abarretik.
Bizikleta elektrikoak erabiltzen eta alokatzen ditugu.
Inbertsioak egiterakoan, ingurumenean duten eragina kontuan hartzen dugu (produktuen ikerketa edo aterabide ekologikoagoak bilatzen).

Banakako paketatzeak saihesten ditugu (erreximentak, azukrea, xaboiak eta xanpuak soltean).
Harrera liburuxka digitala (produktu ugari eskura dituzue harreran).
Paper orriak biltzen ditugu inprimatu ez den alde zirriborro gisa erabiltzeko (horrela %40 paper gutxiago erosten dugu).

Kontsumo txikiko bonbilak
Banakako termostatoak berogailuetan
Bainugelako esku-oihal eta oihalak eskariz garbitzen ditugu
Euri urak biltzen ditugu baratzea ureztatzeko
Eguzki ur-berogailu
Eraikinen isolamendu termikoa