Comparez les tarifs

Réservez votre séjour

Au meilleur prix en direct par notre site

Moteur de réservation

Réservez en direct au meilleur prix





powered by novaresa

GURE LOGELAK

LES GOELANDS HOTELA : DONIBANE LOHIZUNEKO BADIARAKO IKUSPEGI ZORAGARRIA

EZAGUTU ITZAZU GURE LOGELAK

ITSASORAKO IKUSPEGI BIKOITZA+

Itsasorako ikuspegia eskaintzen duten logelak, balkoi

pribatuarekin Donibane Lohizuneko badiaz, Jaizkibelez, Zokoako gazteluaz eta Santa Barbara muinoaz gozatzeko. Balkoi pribatuetatik Kantauri itsasoak eskaintzen dituen iluntze ahantzi ezinak  biziko dituzu.

BIKOITZ ETA HIRUKOITZ GORENAK

Bolumen handia duten logela handienak.

HIRUKOITZ GORENAK 3 lagun aise har ditzakete itsasoaz eta inguruetako mendiez gozatzeko.

CONFORT ETA CONFORT+ BIKOITZAK

2 edo 3 lagunentzako bolumen ederrak

Lekuak ahalik eta hobekien baliatzeko bainu gelak txikiagoak dira. Prezio/kalitate harreman onekoak dira Donibane Lohizunen nola Ipar Euskal Herrian egonaldia egiteko. CONFORT+ BIKOITZETAN ohe gehigarri ezar dezakegu.

BIKOITZ KLASIKOA

2 lagunentzako logela politak

Ez dira hain txikiak (*** hotel batentzako ohikoak) eta politak dira. BIKOITZ KLASIKO logeletako batek itsasorako ikuspegia du eta besteek lorategirako ikuspegi polita.

BANAKAKOAK

Gure preziorik onenak 2 lekuko ohearekin

Bolumen txikia baina ohe handia (140 cm zabal).
BANAKAKO logelek 2 lagun hartuko dituzte prezio apalean Donibane Lohizune eta bere badiaz gozatzeko egonaldi baterako.

FAMIILIA SUITEA

4 edo 5 lagunentzako

2 logela eta bainu gela bat 5 kideko familientzako.
Gurasoentzako logela bat eta bestea haurrentzako, nork bere erritmoa segi dezan, Donibane Lohizune eta badiatik hurbil.

DUPLEX

DUPLEX logelan 3 edo 4 lagun sar daitezke.

Ezohiko logela da 4 kideko familientzat.
Behereko solairua haurrentzako eta gainekoa gurasoentzat. Bi eremuak pertsiana moldagarriz banatzen da (shutter)

FAMILIA LOGELA JUNTATUAK

FAMILIA LOGELA JUNTATUEK 6 pertsona arte har ditzakete

Bi logela parez pare 6 kideko familia osoa hartzeko.
Logelak pasabide muturrean bata bestearen parean daude. Pasabidean dagoen ate batek modulu osoa pribatiza dezake.
Donibane Lohizunen sekulako egonaldia egiteko lekua.