gure zerbitzuak
GOSARIA
Gure ustez, gosaria eguna ongi hasteko une garrantzitsua.
Horretarako bertako edo bio mozkin gozoz osatu buffeta eskaintzen dugu. Eta gosariaren plazera areagotzeko, saloian, veranda pean edo lorategian zerbitzatuko dugu. Eta guzti hori prezio ezin hobean : 9,50€ (7,00 € 5 eta 12 urte arteko haurrentzako – 4 urte arte urririk). Gosaria logelara eraman dezakedu kostu gehigarririk gabe.10
JATETXEA
Gure jatetxean etxeko euskal eta frantses sukaldaritzen jakitatea eta ondarea biziarazten ditugu.
Familia pentsioaren espiritua atxiki dugu eta zerbitzu bakoitzean menu berria eskaintzen dizuegu. Honela, egun berean prestatu jakiak proposatuko dizkizuegu, kalitatezko produktuekin: Donibane Lohizuneko legatza, Axoa, Zuraideko haragiak… etxeko desertak.
Apiril erditik azaro hastapenera, pentsio erdian edo bazkari soila hauta ditzakezu.
2021eko eskaintza berria: piknik bazkariak:
Piknik buffetan nahi duzun osagaiekin osatuko duzue piknik saskia
Haurrak ongi etorriak dira. 5 eta 12 urte artean prezio berezi dute, eta 4 urte artekoek ez dute ordaintzen.
Eta, bistan dena, bakoitzaren gustu eta beharrei egokituko gara (gatzik gabe, glutenik gabe, arrainik gabe, haragirik gabe,…)
MERKATU EKO-ARDURATSUA
LES GOELANDS hotela ingurunea zaintzen duen hotel eko-arduratsua da.
2000. urtean itun ekologikoa indarrean ezarri genuen, turismo arloan aitzindari izanez.
Egindako indar hori 2005ean saritua izan zen “Clef Verte” ziurtagiriarekin. Frantses estatuan ziurtagiria eskuratu zuten 5 lehenetan ginen eta Ipar Euskal Herriko lehenak.
Geroztik, ziurtagiri horri atxikirik, ekologiaren aldeko ekintzak etengabe hobetzen ditugu. Bide horretan, urte batzuk daramatzagu bizikleta elektrikoa eskaintzen Donibane Lohizune eta Lapurdiko kostaldea ezagutzera joateko.
2014az geroztik, Tripadvisor-ek “URREZKO ECOLEADER” izendatu gaitu.
LES GOELANDS hotela aukeratuz, Euskal Herriko ingurunearen aldeko keinua egitea erabakiko duzu.
Lapurdi Kostaldeko IEZI (Ingurumenerako Ekimen Zentro Iraunkorra) eta HEGALALDIA (hegaztien sorospen zentroa) laguntzen ditugu.
Plazer handiz proposatzen dizuegu gurekin batera gai hauetan ekintzaile izatera. Eko-turista zarenez geroztik, ez ahantzi dokumentuak, bateriak eta abar birziklatzea.
APARKALEKUAK
Un aparcamiento privado: una verdadera baza en San Juan de Luz. Al igual que en cualquier otro sitio, aparcar en San Juan de Luz, es un martirio.
Una vez instalado en el Hotel LES GOELANDS, aparque en nuestro aparcamiento privado gratuito y disfrute, andando, de San Juan de Luz y de su playa (300 m). Y para descubrir la Costa Vasca, súbase a nuestras bicicletas con asistencia eléctrica.
Nuestro aparcamiento dispone 15 plazas. El acceso al aparcamiento està reservado en primer lugar a nuestros clientes que se alojan durante varios dias. Le aconsejamos que :
- Para estancia de 2 noches y +, de rexservat su plaza de aparcamiento (12.00 € / dia) al hacer su reserva.
- Para estancia de una noche, reservar su plaza par teléfono el dia de su jjegada.
No podemos garantizarle une plaza de aparcamiento
También podrán aparcar de forma gratuita en las calles adyacentes.
El aparcamiento del Hotel LES GOELANDS es una verdadera baza.
BIZIKLETA ELEKTRIKOAK
LES GOELANDS Hotela, Laguntza Elektrikoko Bizikletak proposatzen dizkizuen hotel bakarra.
Zuen desmartxa eko-arduratsuaren osagarri, gure Laguntza Elektrikoko Bizikleta berriak proposatzen dizkizuegu: eskaintza berdea eta bakarra Donibane Lohizune eta Euskal Herrian.
Euskal Itsasbazterra ezagutzeko gogoa baduzue, Laguntza Elektrikoko Bizikleta joan etorrietako ibilmolde ezin hobea da.
Bere 80km-ko autonomiarekin, Esukal Herriko bideak zuen erritmora irentsiko dituzue.
Bizikleta hauetara igan, zuen piknikako saskiak har itzazue eta goza itzazu euskal baserriko bide ttipiak. Begira, erreka bat edo itsasadar bat, hop, gelditzen gara piknikatzeko, balia gaitezen.
Gehienik 30km/orduko abiaduran ibiliko zarete. Azkenean paisaiez gozatzeko denbora ukanen duzue, auto ilaretan blokaturik egon gabe.
Orduan fite erreserba ezazue zuen Laguntza Elektrikoko Bizikleta
LORETEGIAK
Loretegiak LES GOELANDS Hoteleko lasaitasunaz gozatzeko
Ezkia edo platanoen itzalean pausatzeko gogoa baduzue
Gure etzaulkietan jar zaitezte eta zuen liburuan murgil zaitezte.
Beroegi da hondartzara joateko, orduan zuen haurrak eraman itzazue loretegietara, itzalera, eta gure etxola-Txirrista erabil ezazue.
Aperitifaren ordua da jadanik, utz itzazue zuen haurrak ping-pongean sutsuki jostatzen eta arratsalde bukaerako eztitasuna balia ezazue magnoliaren azpian.
Ulertu duzue, gura loretegiak zuentzat hor daude
Goza ezazue, balia zaitezte Donibane Lohizuneko auzotegi honen lasaitasun bakunaz eta utz ezazue zuen burua joatera.
GARBITEGIA
Familiarekin egonaldi luze baterako nola oinez edo bizikletaz etapa hemen egin behar baduzu, beti atsegina izaten da gelditzen zaren lekuan puskak garbitu ahal izatea.
Horretarako garbitegia ezarri dugu gure bezeroentzat. Bertan dituzue arropa garbigailua, idorgailua, aska, plantxa eta plantxatzeko mahaia.
Zerbitzu hau dohainik da.
LES GOELANDS hotelak bere bezeroak zaintzen ditu, euren egonaldi erraztuz.