ASTEBURUETARAKO ESKAINTZAK
ASTEBURUETARAKO ESKAINTZAK
ASTEBURU ERROMANTIKOA
Har ezazue asteburu erromantikoa Donibane Lohizunen, itsasorako ikuspegi eta xanpainarekin. Xanpaina saskiaz goza ezazu hondartzan, itsasbazterreko bidexkan edo logelako balkoian itsasoari begira. Brunch-a logelan hartzea ere hauta dezakezu, bikote parentesia osoki bizitzeko. Gainera, igandean normalean baino beranduago ateratzeko aukera ematen dizuegu, momentu goxoa luza dezazuen.
- 2 gau (ostirala eta larunbata) logela bikoitzan itsasorako ikuspegiarekin, gosariak barne
- 37,5 cl-ko xanpain biologiko botila
- Xanpain saskia
- Brunch-a logelan igande goizean
- “Ongi izate” zorro bat opari
- Igandean beranduago ateratzeko aukera: check out 18:00
EZAGUTZA EGONALDIA
Donibane Lohizune eta Lapurdiko kostaldea bizikleta elektrikoz ezagutzeko parada bikaina. Aukerak ez dira falta: Getaria eta Biarritz aldera “vélodyssée” ibilbidetik, edo bestela erlaitzetik Hendaia aldera, edo Lapurdi barne aldera Larrun eta Sara inguruetara. Hotelera itzultzea, zintzur bustitzea (aperitifa) sangria goxo batekin, hondartzan nola hoteleko lorategian; merezi duzue eta.
- 2 gau logela bikoitzan itsasorako ikuspegiarekin, Confort edo Klasikoa
- Gosariak barne
- Egun baterako bizikleta elektrikoaren alokairua
- Sangria saskia zintzurra bustitzeko
ITSAS ENOLOGIA EGONALDIA
Donibane-Ziburuko badiako uretan ontzen den EGIATEGIA arno ospetsua ezagutzeko aukera. Bati bururatu zitzaion arnoa ontzeko itsasoaren presioa eta sagailoaren mugimendua lagungarri izan zitezkeela. Usain eta zapore berriko arnoa da. Itsasbazterreko sotoan dasta dezakezue, pintxo batzuek lagundurik, edo hotelean afariarekin batera. Baina lehenik, gosea pizteko, zoazte badia inguruan ibiltzera.
- Gau 1 logela bikoitzan itsasorako ikuspegiarekin edo Confort mailakoa, gosariak barne
- Sotoaren (ardandegia) bisita
- 5 arno desberdinen dastatzea eta 5 pintxo
- Edo 3 arnoren dastatzea eta afaria hotelean
RAVEL EGONALDIA (melomanoentzako)
Ravel Musikaldiaren karietara uda bukaerako giroaz gozatzeko aukera. Donibane Lohizunen goxoan paseatzeko, musika klasikoz giroturik. Masterclass-etan biharko artista onenak ezagutuko dituzue. Eta nazioarteko interprete onenen kontzertuak ere gozatzeko aukera izanen duzue.
- 2 gau logela bikoitzan itsasorako ikuspegiarekin edo Confort mailakoa, gosariak barne
- Masterclass-etarako 2 sarrera pertsona bakoitzeko
- Ravel Musikaldiko kontzertu baterako 2 sarrera
- Kontzertu aurreko afaria 2 lagunentzako